Talai-Mendi Orioko mendizaleen elkartea da eta 1949an sortu zen, Montañeros de Orio izenarekin. Urte hauetan guztietan lagun ugari aritu da mendiz mendi Talai Mendi elkartearekin. Euskal Herriko mendi askotan izanak dira eta Euskal Herritik kanpora ere egin izan dituzte ibilaldi dezente. Ia beti oinezko irteerak antolatu dira; baina, noizean behin, eskiz, bizikletaz edo bestelako tresnekin ere ibiltzen dira mendian. Elkarteak mendizaleei federatzeko aukera ematen die, eta horretaz gain bestelako ekintzak ere antolatzen ditu urtean zehar. Urte hasierako Erregeen kabalgata antolatzen du aspaldian, umeentzako jolasak, diapositiba emanaldiak eta, nola ez, Orioko Kukuarri mendian egiten den urteroko ospakizuna ere antolatzen du. Maiatzaren azken igandearekin ospatzen da Kukuarri Eguna, eta festa handia izaten da mendi tontorrean. Kukuarri mendia Orioko punturik gorenena Kukuarri izeneko mendi tontorra da. 362 metro ditu eta Donostia eta Orio artean dago, itsasoari begira. 1949an eraiki zen gurutze handi batek adierazten du tontorra eta, aldamenean, Jorge Oteiza eta bere ikasleak, Reinaldok, egindako Ama Birjinak edertzen du tontorra. Ikusmira ederrak ditu, bai itsas aldera, eta baita lehor aldera ere. Urtero, maiatzaren azken igandean, festa handia egiten da bertan: meza eta hamaiketakoa izaten da joaten den edonorentzat. Herritik, oinez, 45 bat minutuko bidea dago goraino. Donostiako Igeldo auzora joateko bidea hartzen bada, berriz, autoa bide bazterrean utzi eta hamabost bat minutuko bidea dago soilik. Kukuarrin parapentean salto egiteko toki egokia da, eta parapente zale asko joaten da bertara.

Artikutza

2014 aza 11 None

                                 &…
Iratiko Oihanari / Selva de Irati

2014 urr 21 None

                                 &…
Saioa Irteera

2014 urr 21 None

                                 &…
Kanoien jaitsiera/descenso de cañones

2014 urr 20 None

Ekainak 21/22 Junio Cuevas de "La Leze" y Artazul Argazkiak / FotosEkainaren 21-22 astebukaerarako Kainoi jaitsiera irteera antolatu dugu oraingoan Talai Mendikoek.Asteburuko plana hau izango litzate…
Finalistaren Eguna/Día del Finalista

2014 ira 22 None

                                 &…
Eskalada/Escalada

2014 ira 20 None

SAIOA ( 2014-ko Irailak 21 )

2014 ira 16 None

   Irailak 21 Septiembre                           &nb…
SAIOA

2014 ira 16 None

                                         &nb…
KAINOI JAITSIERA IRTEERA ( 2014-ko Ekainak 21-22 )

2014 eka 11 None

Ekainaren 21-22 astebukaerarako Kainoi jaitsiera irteera antolatu dugu oraingoan Talai Mendikoek.Asteburuko plana hau izango litzateke:Larunbatean goizean Artazul kainoia jeitsiko litzateke. Arratsal…
IRUBELAKASKOA (2014-ko Ekainak 15 / 15 de Junio del 2014 )

2014 eka 04 None

                            Data / Fecha :                      …
BERIAIN ( 2014-ko Maiatzak 11 )

2014 mai 29 None

Maiatzaren 11ean Beriainera egin zen irteera. Eguraldiak paisaiez gozatzen lagundu ez bazuen ere, bertako basoak berde berde ederrak zeuden laino artean. Egunpasa ederra egin genuen. Jarraian Luisbix…