Talai-Mendi Orioko mendizaleen elkartea da eta 1949an sortu zen, Montañeros de Orio izenarekin. Urte hauetan guztietan lagun ugari aritu da mendiz mendi Talai Mendi elkartearekin. Euskal Herriko mendi askotan izanak dira eta Euskal Herritik kanpora ere egin izan dituzte ibilaldi dezente. Ia beti oinezko irteerak antolatu dira; baina, noizean behin, eskiz, bizikletaz edo bestelako tresnekin ere ibiltzen dira mendian.
Elkarteak mendizaleei federatzeko aukera ematen die, eta horretaz gain bestelako ekintzak ere antolatzen ditu urtean zehar. Urte hasierako Erregeen kabalgata antolatzen du aspaldian, umeentzako jolasak, diapositiba emanaldiak eta, nola ez, Orioko Kukuarri mendian egiten den urteroko ospakizuna ere antolatzen du. Maiatzaren azken igandearekin ospatzen da Kukuarri Eguna, eta festa handia izaten da mendi tontorrean.
Kukuarri mendia
Orioko punturik gorenena Kukuarri izeneko mendi tontorra da. 362 metro ditu eta Donostia eta Orio artean dago, itsasoari begira. 1949an eraiki zen gurutze handi batek adierazten du tontorra eta, aldamenean, Jorge Oteiza eta bere ikasleak, Reinaldok, egindako Ama Birjinak edertzen du tontorra. Ikusmira ederrak ditu, bai itsas aldera, eta baita lehor aldera ere.
Urtero, maiatzaren azken igandean, festa handia egiten da bertan: meza eta hamaiketakoa izaten da joaten den edonorentzat. Herritik, oinez, 45 bat minutuko bidea dago goraino. Donostiako Igeldo auzora joateko bidea hartzen bada, berriz, autoa bide bazterrean utzi eta hamabost bat minutuko bidea dago soilik. Kukuarrin parapentean salto egiteko toki egokia da, eta parapente zale asko joaten da bertara.
Aurten ere ospatuko da Kukuarriko astea, hemen doakizue aurtengo egiteraua:Este año tambien se va a celebrar la Semana de Kukuarri, a cuntinuacion el programa de la semana:MAIATZAK 19 ASTELEHENA / 19…
Apirilaren 13an Zarautzen iraupen handiko ibilaldia ospatzen zela eta Apirileko irteera bertara egitea erabaki genuen. Trena hartu eta 8:00rak alderako Zarautzen ginen. Guk ibilbide motza egiteko asm…
Otsailak 16 Igandea, tropel ederra elkartu ginen Albako Harrira joateko asmoz. 33 lagun buelta ederra egiteko asmoz.Eguraldi iragarkiek denetarik esaten zuten eta beti bezala nahiko katxondeo izan ge…
Kaixo lagunok,Azaroaren 21ean izan genuen Batzar Orokorrean adostu genuen bezala,motordun ibilgailuek gure mendietan eragiten duten kaltea arintzekoxedearekin, hainbat pausu eman ditugu.Alde batetik …
Belaunaldi aldaketa Orioko Talai Mendi ElkarteanBy Aiora Larrañaga on 2013/12/18 in Kirola Mikal Etxeberria da Talai Mendi Elkarkateko lehendakari berria (Aiora Larrañaga/Hitza)Duela hogeita hamar…