Talai-Mendi Orioko mendizaleen elkartea da eta 1949an sortu zen, Montañeros de Orio izenarekin. Urte hauetan guztietan lagun ugari aritu da mendiz mendi Talai Mendi elkartearekin. Euskal Herriko mendi askotan izanak dira eta Euskal Herritik kanpora ere egin izan dituzte ibilaldi dezente. Ia beti oinezko irteerak antolatu dira; baina, noizean behin, eskiz, bizikletaz edo bestelako tresnekin ere ibiltzen dira mendian. Elkarteak mendizaleei federatzeko aukera ematen die, eta horretaz gain bestelako ekintzak ere antolatzen ditu urtean zehar. Urte hasierako Erregeen kabalgata antolatzen du aspaldian, umeentzako jolasak, diapositiba emanaldiak eta, nola ez, Orioko Kukuarri mendian egiten den urteroko ospakizuna ere antolatzen du. Maiatzaren azken igandearekin ospatzen da Kukuarri Eguna, eta festa handia izaten da mendi tontorrean. Kukuarri mendia Orioko punturik gorenena Kukuarri izeneko mendi tontorra da. 362 metro ditu eta Donostia eta Orio artean dago, itsasoari begira. 1949an eraiki zen gurutze handi batek adierazten du tontorra eta, aldamenean, Jorge Oteiza eta bere ikasleak, Reinaldok, egindako Ama Birjinak edertzen du tontorra. Ikusmira ederrak ditu, bai itsas aldera, eta baita lehor aldera ere. Urtero, maiatzaren azken igandean, festa handia egiten da bertan: meza eta hamaiketakoa izaten da joaten den edonorentzat. Herritik, oinez, 45 bat minutuko bidea dago goraino. Donostiako Igeldo auzora joateko bidea hartzen bada, berriz, autoa bide bazterrean utzi eta hamabost bat minutuko bidea dago soilik. Kukuarrin parapentean salto egiteko toki egokia da, eta parapente zale asko joaten da bertara.

IBILALDI NEURTUA

2018 ots 20 Orio

ERREGE KABALGATA

2018 urt 03 Orio

ZUZENDARITZA BERRIA

2017 abe 22 Orio

OSATU DA ZUZENDARITZA BERRIA
OHIKO BILERA

2017 aza 15 Orio

Puscanturpa-PERU

2017 urr 16 Orio

ZUZENDARITZA BERRIA

2017 urr 15 Orio

DEIALDIA
IRAILEKO IRTEERAK

2017 ira 13 Orio

ERNIORA ETA RIGLOS-ERA JOATEKO AUKERA