Urriaren 6ean, ostiralarekin, Donostiatik BUTS (Basque Ultra Trail Series) mendi lasterketaren laugarren etapari hasiera emango zaio gaueko 23:00etan. Orion, lehenengo lasterkaria 00:45ean espero da, eta kontrolaren itxiera 02:30ean aurreikusten da.
Ibilbideak, Santio bideko ibilbide bera jarraitzen du, baina inguruko gailur batzuetara joateko bidetik ateratzen dituzte, Orioren kasuan, Kukuarrira igotzeko. Gauez izango da, eta anoa puntua Herriko Plazan izango dute, bertan, zerbait edan eta jateko aukera izango dute. Ingurua animatzeko musika piskat ere izango dugu, eta Udaleko komunak erabiltzeko aukera ere bai.
Bestalde, Nagusia Kalean bereziki, hainbat zinta jarriko dira lasterkariei bidea nondik den azaltzeko.Ez kendu mesedez marka horiek.