Idatzi honen bidez Talaimendi MAk herritarrei jakinarazi nahi die aurtengoa izango dela antolatuko duen azken erregeen kabalgata. Talaimendi MAk urte asko daramatza erregeen kabalgataren ardura eta antolaketa bere gain hartzen, baina gero eta zailagoa zaio neurri horretako ekitaldi bat txukun antolatzeak eskatzen dituen ardurei eta betebeharrei heltzea eta aurre egitea. Badaki herritarrek asko estimatzen dutela erregeen kabalgata, baina aurtengo ekitaldia eta gero, antolatzeari uztea erabaki du.
Talaimendi MAk aukera hau baliatu nahi du eskerrak emateko urte hauetan guztietan musu truk eta beren borondate onenarekin antolaketa lanetan lagundu dioten herritar guztiei, bai kabalgata egunaren aurretik, bai egunean bertan. Baita, urtea joan, urtea etorri, parte hartu duten haur eta gazte denei ere, eta haien gurasoei. Eskerrik asko, bihotzez.
Aurtengoa ere aurrekoak bezain ondo atera dadila. Ondo izan.