Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dituzte ekainaren 9an. Kanal honetan kontsultatu daiteke hauteskundeei lotutako informazio guztia.
EH Bilduk erraz irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Orion, eta boto bakar batengatik, Aian

Onintza Lete Arrieta eka 10 Aia   Orio

1.061 boto eskuratu zituen atzo EH Bilduk Orion, botoen %48,43, 2019an baino 77 boto gutxiago. EAJk, berriz, 620 boto eskuratu zituen atzo (botoen %28,3), duela lau urte baino 647 gutxiago. Aian pare-parean ibili ziren bi indar abertzaleak: 254 boto eskuratu zituen EH Bilduk, eta 253, EAJk.