Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen parte hartze datuak eman ditu dagoeneko Espainiako Barne Ministerioak. Hego Euskal Herrian behera egin du parte hartzeak 2019ko Europako hauteskundeekiko, eta Orion eta Aian ere bai.
1.265 herritarrek eman dute boza Orion, 12:00ak arte. Hutesle erroldaren %27,58ak. 2019an, %41,37koa izan zen lehen orduetako parte hartzea Orion. Beraz, 13,79 puntu jaitsi da parte hartze datua duela lau urteko hitzorduarekiko, baina udal eta foru hauteskundeekin batera egin ziren urte hartan Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Joera errepikatu egin da Aian ere. 410 herritarrek bozkatu dute 12:00ak arte, hautesle erroldaren %26,04ak. 2019an, %39,37koa izan zen lehen datua. Hortaz, Aian ere, 13,42 puntu jaitsi da datua.
Gipuzkoako parte hartze datua kontuan hartuta, Orion eta Aian baxuagoa izan da. Izan ere, hautesle erroldaren %29,63k eman du botoa eguerdirako Gipuzkoan, eta 2019tik 8,63 puntu jaitsi da parte hartzea.
Eguneko bigarren parte hartze datuak 18:00etatik aurrera emango ditu Espainiako Barne Ministerioak.