EAJren hitzetan, hiru urte baino gehiago igaro dira EH Bilduk Udal Elkartearen ardura hartu zuenetik, eta Garbigune berria oraindik ez da martxan jarri. Egoera honek EH Bilduren "kudeaketa gaitasun falta" agerian uzten duela nabarmendu du EAJk, eta atzerapenen inguruko azalpenak, erantzukizunak eta proiektua amaitzeko egutegi zehatza eskatu ditu.
aza 17, 19:00 Urola kosta
Bizi ON!Kirola egiteko modu asko daude, kirol motak ere ugari, baina ohitura osasuntsuak ez alboratzeko gakoa da norberak gustuko duena egitea. Indarra, erresistentzia, abiadura eta dibertsioa uztartzen dituzten bi diziplina izango dituzte hizpide Bizi On! saioaren bigarren denboraldiko hirugarren atal honetan: Hybrid Race eta Zumba. Horrez gain, errendimendua handitzeko une bakoitzean zer jatea komeni den azalduko du nutrizionista batek; kirolak bihotzari eragin diezazkiokeen onurez eta kalteez jardungo du, berriz, kardiologo batek, eta hura zaintzeko aholkuak ere emango ditu.