Telebista

Dabilen harriari...

Egilea: Guka Telebista
16 atal ikusteko
Orioko balearen ingurukoak, oinordekoen ahotsetan
2026/05/14

1901eko maiatzaren 14an harrapatu zuten Orioko balea, gaur 125 urte hain justu. Bost trainerutan, 60 arrantzalek eta bost patroik parte hartu zuten balentria hartan, aski ezaguna den bertso sorta ederrean jasota gelditu zen bezala. Manuel Loidi, Xixario Uranga, Manuel Olaizola, Eustakio Atxega eta Gregorio Manterola ziren bost patroi haiek, eta haien senideekin hitz eginda Dabilen harriari saioaren atal berezi hau ondu du Gukak.

Laxaro Aleson: "Sekula ez dugu arazorik izan Etxe Beltzeko dukeekin"
2026/05/12

Laxaro Aleson eta haren emaztea 28 urtez arduratu ziren Azkoitiko Etxe Beltzaren zaintzaz, eta bizi ere, hantxe bizi izan ziren, baina alboko eraikinean, arrosa kolorekoan. Etxe Beltzaren jabe diren Granada Egako dukearekin eta haren familiarekin zuten harremanaz eta beste hamaika kontuz jardun da Aleson, Dabilen harriari saioaren hirugarren denboraldiko laugarren atalean. 

Manuel Mugerza: "Zumaian ez zegoen zesta-puntan jokatzen zuen beste inor"
2026/05/05

Zumaian jaioa da Manuel Mugerza, eta han bizi da gaur egun ere, baina haurtzaroko urte batzuk Zarautzen igaro zituen aitaren lanagatik, eta gaztaroko beste batzuk Markina-Xemeinen (Bizkaia), zesta puntarako zaletasunak bultzatuta hango baserri batera joan zelako morroi. Horiek eta beste hainbat kontu izan ditu hizketagai, Dabilen harriari saioaren hirugarren denboraldiko hirugarren atalean. 

Gloria Eskudero: "Goserik ez dugu izan, baina dirurik ere ez"
2026/04/28

Gloria Eskudero Goizuetan jaiotako errezildarra da Dabilen harriari saioaren hirugarren denboraldiko bigarren protagonista. Hamahiru laguneko kuadrilla bizi zen etxe batean etxeko txikia izatea zeinen polita zen azalduz hasi, eta dotore berritu ditu gaztaroko eta helduaroko kontuak ere. Besteak beste, baserriko bizimoduaren xarmaz eta Herniorekin duen lotura bereziaz jardun du, eta kontatu du nola garai batean euskara ikasten ari zen jendea etxean hartzeko ohitura zuten.      

Joxe Inazio Saizar 'Lusarbe': "Ustekabean egin nuen nire errekorrik handiena"
2026/04/21

Bere pisua hiru aldiz jasota, oraindik inork hautsi ez duen marka egin zuen Joxe Inazio Saizar Lusarbe harri jasotzaile oriotarrak 1989an. Horretaz, arraunaz, haurtzaroaz eta beste hainbat kontuz jardun du Dabilen harriari saioaren hirugarren denboraldiko lehen atalean.

Josefina Aranburu da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/12/17

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko azken atala, Aizarnazabalgo Josefina Aranburu protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai. 

Beatriz Korta da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/12/10

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko hamargarren atala, Orioko Beatriz Korta protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai. 

Izaskun Garmendia da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/12/03

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko bederatzigarren atala, Beizamako Izaskun Garmendia protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai. 

Ester Mendizabal da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/11/26

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko zortzigarren atala, Zarauzko Ester Mendizabal protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai. 

Ion Egiguren da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/11/19

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko zazpigarren atala, Aizarnako Ion Egiguren protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Balentin Aldalur da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/11/12

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko seigarren atala, Aiako Balentin Aldalur protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Felix Etxeberria da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/11/05

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko bosgarren atala, Azpeitiko Felix Etxeberria protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Justo Silbeti Andreano da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/10/29

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko laugarren atala, Getariako Justo Silbeti Andreano protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Maria Dolores Aranbarri da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/10/22

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko hirugarren atala, Azkoitiko Maria Dolores Aranbarri protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Arritxu Bidasoro da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/10/15

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko bigarren atala, Zumaiako Arritxu Bidasoro protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Antonio Aldalur da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista
2025/10/08

Guka Telebistak atzo gauen estreinatu zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldia. Errezilgo Antonio Aldalur da lehen atalaren protagonista, Zelatungo Antonioren Bordaren jabea eta 30 urte baino gehiagoan bordaren buru jardundakoa. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

0 atal ikusteko