Dabilen harriari...

Manuel Labaka: "Duela 60 urte, denetik zegoen Beizaman"

Iraia Oteiza eta Urtzi Oteiza 2026ko maiatzaren 26a

Beizama jaio zen Manuel Labaka duela 69 urte, eta hantxe bizi da oraindik ere. Herriaren bilakaeraren lekuko ezin hobea izan da, ondo gogoan duelako nolakoa zen bere umetako Beizama, eta harrezkero zenbat aldatu den. "Orain dela 60 urte, herrigunean bertan zeuden hiru taberna, bi denda, harategi bat, hiltegia, kalabozo bat ere bai...". Azpeitira jaisteko autobusa ere bazegoela kontatu du, baina tarteka bakarrik jaisten zirela: "Bizitzaren parte handi bat herrian bertan egiten genuen". Umetako zein gaztetako kontuak ederki berritu ditu Dabilen harriari saioaren aste honetako atalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide