Podcasta

Moila bete bapore

Orioko XX. mendeko arrantzaren historiaren inguruko podcasta da hau, eta duela bi urte Jon Agirresarobe ‘Torrotxo’-k eta Pedro Migel Urangak hasi zuten ikerketa lan bat du oinarrian. Bildu duten informazioa atalez atal azaltzen joango dira Torrotxo eta Uranga eurak, eta Maribi Morei. Orioko Kofradiak eta Gukak elkarlanean ekoitzitako lana da entzungai duzuena.
-- Usua Garin --
Gizartea
6 atal entzuteko
6. atala: idazkaria falta
2026/11/03

Kofradia izango da, ia seguru, herriko elkarte zaharrena. 1903an hartu zuen San Nikolas izena, eta 1907tik jaso dira akta liburuak. Maiordomo eta diputatuek arazoak izan zituzten elkartearen idazkaria edo administratzailea izendatzeko. Inbertsio handiak egin zituen Kofradiak, eta beharrezkoa zen norbait kontuak txukun eramateko. (Kantua: Axular Arizmendiren BIGA proiektuko Bertso txiki bat.  Argazkia: Iñaki Itrurainen Orio, historia argazkitan liburutik hartua)

8 min
5. atala: mende hasierako Orio
2026/10/27

1890 aldera asko igo zen Orioko herritar kopurua, baita aurreko mendearen lehen bi hamarkadetan ere. Bibliografia lanei esker dakigu nolakoak ziren Orioko etxeak eta zer jaten zuten oriotarrek. Udaleko aktetan irakurri dugu, berriz, nola hazi zen Orio. Ehun urte geroago, eraikuntza eta obra antzekoak burutuko dira Orion (Kantua: Axular Arizmendiren BIGA proiektuko Bertso txiki bat.  Argazkia: Iñaki Itrurainen Orio, historia argazkitan liburutik hartua) 

8 min
4. atala: adelantua etorri zen
2026/10/20

Arrazoi asko izan ziren tartean baxurako arrantzak indarra har zezan XIX. mendearen amaieran: aldaketa instituzionala, iraultza teknologikoa eta arrantza sistema antolatzeko beste modu bat. "Adelantuak" merkatua aldatu zuen, eta pertsonen pentsatzeko modua. Testuinguru horretan indartu zen mende hasieran Orio arrantzalea. (Kantua: Jose Manuel Lujanbio Txirrita-k jarritako Norteko trenbideari bertsoak, Xabier Letek abestuak. Argazkia: Orioko udal artxiboa).

8 min
3. atala: bandereroak
2026/10/13

Gaur egun barra esaten zaio espigoiko eskoilerari, harriz eta hormigoiz eraikitako babesguneari. Baina Orion, hainbeste buruhauste eman dituen barra errioa eta itsasoa batzen diren lekuan sortzen zen, hondarrez eta sedimentuz. Mendearen hasieran Harribil parean zegoen barra, Txurruka hondartzaren ondoan dagoen harrizko erlajan. (Musika eta kantua: Imanol eta Iraitz Urkizu. Bertsoak: Fabian Loidi)

8 min
2. atala: ama, joan dira baporeak
2026/10/06

Itsasoak berekin du arriskua, eta Orion begien aurrean gertatu dira handienak: barran. "Oriotarren kezka minena da barra", idatzi zuen Fabian Loidik. 23 arrantzale eta arraunlari hil dira azken mendean. Lehorretik baporeak nola aterako begira egon dira familiak Orion: San Juanen, San Martinen, Anpolaitan edo Olluanen. (Kantua: Manez Thierry Biscary eta Uxue Alberdiren 100 alargunen dantza)

8 min
1. atala: arrantzale baserritar
2026/09/29

Historia liburuetan herritarren ofizioak kontatu izan dira. Orion, barrako arazoek ez diete egunero arrantzara joateko aukera eman izan oriotarrei; horregatik, errioko arrantzan eta baratzean zein soroan aritu izan dira oriotarrak mendearen erdi aldera ere. Beste portuetako arrantzaleen begietan, arrantzaleak eta baserritarrak izan dira oriotarrak. (Kantua: Luis Rezola Arana Tximela kapitainaren bertsoak, Eñaut eta Unai Agirrek abestuak)

8 min