1903an erosi zuen lokala San Nikolas Kofradiak, erregelamendua aldatu berritan. Atzeko Karkaratik zuen sarrera nagusia, Nikolas kaleko hirugarren zenbakian. Eskilarak zituen plazara. Hiru bazkidek erosi zuten etxe osoa eta urte batzuetara itzuli zien Kofradiak. Orduan eskrituratu zen Dendarikoa San Nikolas kofradiaren izenean. (Kantua: Guk taldearen Arrantzale. Argazkia: Iñaki Itrurainen Orio, historia argazkitan liburutik hartua)