Moila bete bapore

8. atala: arrantzarako trainerua

Jon Agirresarobe, Pedro Miguel Uranga, Maribi Morei, Gorka Eizagirre eta Usua Garin

Trinidad, Mari Jose, Ageda, San Juan, San Antonio, San Jose… Mende hasierako Orioko traineruak dira. Zenbaitzuk ibilbide luzea egin zuten eta bapore bihurtu ziren, baina traineru izan ziren aurrena. Mende hasierako traineru izen asko ez ditugu aurkitu oraindik. Izan ere, 1904an arraunez eta belaz baliatzen ziren 60 ontzi zeuden Orion, eta 1914an, 100. (Kantua: Tapia eta Letura taldearen Arraun.  Argazkia: Iñaki Itrurainen Orio, historia argazkitan liburutik hartua)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide