Moila bete bapore

2. atala: Ama, joan dira baporeak

Jon Agirresarobe, Pedro Miguel Uranga, Maribi Morei, Gorka Eizagirre eta Usua Garin

Itsasoak berekin du arriskua, eta Orion begien aurrean gertatu dira handienak: barran. "Oriotarren kezka minena da barra", idatzi zuen Fabian Loidik. 23 arrantzale eta arraunlari hil dira azken mendean. Lehorretik baporeak nola aterako begira egon dira familiak Orion: San Juanen, San Martinen, Anpolaitan edo Olluanen.

Kantua: 100 alargunen dantza. Manez (Thierry Biscary eta Uxue Alberdi)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide