Iritsi da urteko hitzordu garrantzitsuna arraun zaleentzat. Hemen da Kontxako Bandera. Lehenengo jardunaldia izango dute jokoan gaur arraunlariek, hain zuzen ere. Goizean goizetik, ehunka zale gerturatu dira Donostiako portura, eta kolore biziz tindatu dute Aquarium ingurua.
Emakumezkoen txandak emango dio hasiera arraunketa saioari, eta Orio eta Zarautz ariko dira eskualdeko ordezkari gisa. Jarraian, gizonezkoak uretaratuko dira; estropada horretan Getariak eta Oriok hartuko dute parte.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea).