Heltzear da arraunlariek hainbeste itxarondako eta borrokatutako hitzordua: Kontxako Bandera. Donostiako uretan lehiatuko dira eskualdeko hainbat traineru, eta horiek guztiak animatzera joateko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek.
Bi igandeetan eskainiko du zerbitzu berezia UK11 lineak, hilaren 6an eta 13an, hain justu ere. Zehazki, 09:00etan eta 10:30ean autobus bana abiatuko da Getariatik egun horietan, eta ondoren Zarautzen eta Orion egingo ditu geldialdiak.