Donostiako Estropadetako gizonezkoen sailkatze estropada arratsaldean jokatuko da, 18:00etan hasita, eta, guztira, 24 traineru ariko dira nor baino nor datozen bi igandetan Kontxako badian lehiatzeko zazpi txarteletako bat lortzeko; ohi bezala, hiriko ordezakri Donostiarra zuzenean dago sailkatuta. Ontziak bi multzotan irtengo dira, aurtengo denboraldian erakutsi duten kirol maila kontuan hartuta, eta dagoeneko zozkatu dituzte irteeren ordenak. Urdaibai izango da lehena abiatzen, eta Castro, berriz, azkena.
Eskualdeko ordezkariei dagokienez, Oriok eta Getariak lehen multzoan hartuko dute parte: San Nikolas ontzia zortzigarrena izango da irteten, eta Esperantza bederatzigarrena. Bigarren multzoan, Zarautz hamazazpigarren tokian ekingo dio probari, eta Zumaiak azkenaurreko postuan, hogehita hirugarrenean.
Estropada erlojuaren aurka izango da, eta minutu bateko aldearekin aterako dira parte hartzaileak, bata bestearen atzetik. Guztira, hiru miliako distantzia osatu beharko dute; hau da, joan-etorria, ziaboga bakarrean.
Sailkatze estropadako hurrenkera:
1. Urdaibai
2. Ares
3. Lekeitio
4. Chapela
5. Zierbena
6. Hondarribia
7. Deusto
8. Orio
9. Getaria
10. San Juan
11. Santurtzi
12. Ondarroa
----
13. Mutriku
14. Castropol
15. Tiran
16. Meira
17. Zarautz
18. San Pedro
19. Cabo
20. Hibaika
21. Lapurdi
22. Kaiku
23. Zumaia
24. Castro