Hasieratik agindu du Orioko gizonezkoen traineruak gaur arratsaldean Redondelako (Galizia) uretan. Estropada eremu berria zen gaurkoa Eusko Label eta Euskotren ligentzat, eta Oriok ez du hutsik egin, eta liga honetako laugarren bandera bereganatu du.
Oriok berehala utzi ditu atzean ohorezko txandako beste hiru taldeak, Zierbena, Bermeo eta Getaria. Azken hori oso atzean gelditu da, eta bigarren luzean dagoeneko 20 segundo zen atzetik. Orio besteekiko tartea zabalduz eta zabalduz joan da, eta azken luzean 13 segundoko aldea atera dio Zierbenari, garaipena aise lortuz.
Emakumezkoei dagokienez, bestelakoa izan da gaur Orioren emaitza. Ohorezko txandan lehiatu da, baina hasieratik gelditu da oso atzean, eta lehenengo ziabogan dagoeneko 19 segundoko aldea izan du Arraun Lagunak taldearekiko. Horrek irabazi du gaur ere bandera, liga hasi zenetik denak poltsikoratu ditu. Tolosaldea ere oso fin aritu da, eta bigarren egin du.
Honakoak izan dira gizonezkoen eta emakumezkoen estropaden sailkapenak:
Euskotren liga:

Eusko Label ligako gaurko estropadako sailkapena:

Bihar 11:25ean hasiko dute lehia emakumezkoek, eta haien segidan, gizonezkoek.
KAE 1 ligan, urrezko puntua
Orio B taldeak lortu du helburua gaur arratsaldean Erandion (Bizkaia) jokatutako erlojupekoan: 11. izan da, Arkoteren aurretik, 21.53.11 denbora eginda –3 segundora helmugaratu da Arkote–.
Deusto gailendu da Bizkai aldean gaur, 20.24.42 denborarekin. Hiru ziabogetan ere aurretik ibili da traineru hori, Telmo Deuni bizpahiru segundo aterata. Bigarren izan da Zumaia, 20.27.50 denborarekin. Zarautz izan da gaur hirugarren, 20.43.99 denbora eginda.