Goiko Kalen amaitu dira festak. Egun eta erdi bakarrik iraun dute, ostiraletik atzo gauera, baina ekintzaz eta jendez mukuru izan dira. Guka Telebistak honako bideoan jaso ditu atzo eguerditik gauera Pilliku plazan eta auzoko parkean egon zen giroa, baita festa batzordeko Amaia Olazabalen aurreneko balorazio hitzak ere. Bilera hurrengo astean egingo dute jaiak baloratzeko, baina atzo gustura ziren herritarrengandik jasotako erantzunarekin.
Hemen ikus daiteke ostiraleko argazki bilduma, eta hemen, atzokoa.