Gozategi anaiak lehen aldiz lehiatuko dira Kontxan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Ekhi eta Oihan Gozategi arraunlari oriotarrak. (utzitakoa)

Oihan Gozategi Orioko traineruarekin izango da aurtengo Kontxako Banderan; haren anaia Ekhi, berriz, Ondarroakoarekin.

Oihan eta Ekhi Gozategi anaiak Kontxako Banderan izango dira aurten, estreinakoz. Izan ere, asteazkenean sailkapen proba gainditu ostean, biek lortu dute datozen bi igandeetan Donostiako badian lehiatzeko txartela.

Sailkapena elkarrekin ospatu zuten arren, bi anaiek ontzi ezberdinetan egingo dute arraun Kontxako Banderan. Oihanek Orio Arraunketa Elkartea ordezkatuko du; Ekhik, berriz, Ondarroako traineruan egingo du.

Zalantzarik gabe, sekula ahaztuko ez duten eguna izango da bi anaientzat: lehen aldiz arituko dira elkarrekin Kontxako Banderan, nahiz eta bi traineru ezberdinetan izan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide