Beroak bero, Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineruak irabazi zuen Eusko Labeleko bandera atzo, eta poz horrekin bukatu ziren sufrimendu guztiak. Gaur bigarren bandera eskuratu dute gizonek, eta gogotik ospatu dute arraun elkarteko neska-mutil guztiek zaleekin. Orioko Txarangako kide batzuk ere han ziren, eta ez da aliron doinurik falta izan.