Albistegia

Kale inkesta: zer diote aiarrek Erreistako jaitsiera egonkortzeko lanen inguruan?

Julene Sorarrain eta Gorka Eizagirre

Aldundiak lau milioi euro inbertituko ditu Erreistako jaitsiera egonkortzeko. Hain justu, errepidea sakonean sartutako zutabeen gainean bermatuko da, mendi hegalaren mugimendu naturala errespetatuz. Esku hartzearen helburua "segurtasuna bermatzea" dela argitu du Aiako Udalak. Guka kalera atera da aiarren iritzia ezagutzera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lau milioi euro inbertituko ditu Erreistako jaitsiera egonkortzeko. 170 metro inguruko tartean, egitura-soluzio "berritzaile" bat ezarriko dute: errepidea sakonean sartutako zutabeen gainean bermatuko da, mendi hegalaren mugimendu naturala errespetatuz. 

Esku hartzearen helburua "urte luzez arazoak sortu dituen tarteari behin betiko irtenbidea ematea eta errepidearen segurtasuna bermatzea" dela argitu du Aiako Udalak. Testuinguru horretan, Guka kalera atera da aiarren iritzia ezagutzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide