Larunbat arratsaldean ospatu zuten Aiako I. Trikiti Jaialdia, eta lehenengo edizioa izan arren, sekulako arrakasta izan zuen. Ehundaka herritarrek eta kanpotarren bete zuten Probalekua. Trikitiaren eta panderoaren soinua ardatz hartuz, belaunaldi ezberdinetako trikitilariak izan ziren oholtza gainena, estilo eta konbinazio ezberdinetako bikote eta taldeak. Doinu eta aire berriak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.