atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko zortzigarren atala, eta horretan, besteak beste, San Pelaio auzoan pasatako haurtzaroaz, kale nagusiko Mendizabal kinkila dendaz, Ondartza kultur taldeaz, Martuteneko espetxean pasatako denboraz eta mendiari dion pasioaz aritu zen Mendizabal.
Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.