Gaur egungo gazteek ez zuten bizi izan Francoren diktadura, baina zer dakite frankismoari buruz? Zer informazio jaso dute diktadurari buruz? Datuek diotenez, azken urteetan gora egin du eskuin muturreko ideiak defendatzen dituzten herritarren kopuruak, eta gainera, ideia horiek defendatzen dituzten alderdi politikoei boza ematen dieten herritar gehienak gazteak dira.
Zer ikuspuntu dute, baina, Urola Kostako gazteek frankismoari buruz? Guka kalera atera da belaunaldi gazteetako herritarren iritziak jasotzera. Halaber, Joxan Mendizabal, Irati Aranbarri, Irati Azpiazu eta Luken Etxaberen iritziak ere jaso ditu Gukak.
