Dabilen harriari...

Felix Etxeberria da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista

Mailo Oiarzabal eta Maialen Etxaniz

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko bosgarren atala, Azpeitiko Felix Etxeberria protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Felix Etxeberria azpeitiarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko bosgarren atala, eta horretan, besteak beste, gaztetako kontuak berritu zituen Etxeberriak. Eskola gustuko ez, eta 12 urterekin hasi zen lanean Guibertenean. Gerora, bera egin zen negozioaren kargu, eta han egin zituen jubilatu arteko urteak; urte asko, baina beti gustura eta pozik joan izan zen lanera.

Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide