Arritxu Bidasoro zumaiarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko bigarren, eta atal horretan, herriaz, bere haurtzaroaz eta zahartzaro aktiboaren garrantziaz jardun zuen, besteak beste, Bidasolol.
Datozen asteetan, asteartero-asteartero, atal berri bat ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Horietan, eskualdeko beste herrietako protagonistak ariko dira aspaldiko kontuak kameren aurrean berritzen. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.