Antonio Aldalur Zelatungo Antonioren Bordaren jabea eta 30 urte baino gehiagoan borda horretan lanean jardundakoa izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista; errezildarra jaiotzez, eta Azpeitiko bizilaguna gaur egun. Izan ere, Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, estreinatu zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldia, eta datozen hamar asteetan, asteartero-asteartero, atal berri bat ikusteko aukera izango dute herritarrek. Horietan, eskualdeko beste hamar herrietako protagonista bana ariko dira aspaldiko kontuak kameren aurrean berritzen. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.