'Gure mazedonia' saioaren uda honetako azken atala oso-osorik, Zarauztik

Guka Telebista 2025ko ira. 5a, 09:25

Guka Telebistak atzo gauean bota zuen uda giroko Gure mazedonia saioaren bosgarren eta azken atala. Zarautzen izan dira Gukako kamerak eta Mireia Galarza aurkezlea; hain zuzen, Irene Arribas izozki saltzailearekin elkartu dira. Ian Ruiz, berriz, kalera atera da zarauztarrei nolako izozkiak gustatzen zaizkien galdetzera. Ikusi atala, oso-osorik.

Gure mazedonia saioaren bigarren denboraldia abuztuaren hasieran estreinatu zuen Guka Telebistak, eta hemen duzue uda honetako bosgarren eta azken atala oso-osorik ikusgai; hain zuzen ere, atzo gauean telebistaz botatakoa. Uda giroko saioa izanik, udarekin zerikusia duten lanbideetan aritzen direnak elkarrizketatu ditu Mireia Galarza Bastida aurkezleak azken asteetan, eta bosgarren atalean Zarautzen izan da, hangoa baita aurtengo udako azken saioko protagonista. Ian Ruiz kazetaria, berriz, herritarrei galdezka aritu da.

Atzoko atala eta aurreko lau astetakoak ikusgai dituzue Gukaren webgune guztietan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide