Guka Telebistaren udako telebista saioa da 'Gure Mazedonia'. Orioko, Azkoitiko, Zarauzko, Azpeitiko eta Zumaiako udako gaiak landuko ditu Mireia Galarza Bastida aurkezleak, Ian Ruiz Lizaso eta Julene Sorarrain saltseroek lagunduta.
'Gure mazedonia' saioaren uda honetako azken atala oso-osorik, Zarauztik
Gure Mazedonia

Guka Telebistak atzo gauean bota zuen uda giroko Gure mazedonia saioaren bosgarren eta azken atala. Zarautzen izan dira Gukako kamerak eta Mireia Galarza aurkezlea; hain zuzen, Irene Arribas izozki saltzailearekin elkartu dira. Ian Ruiz, berriz, kalera atera da zarauztarrei nolako izozkiak gustatzen zaizkien galdetzera. Ikusi atala, oso-osorik.