'Gure mazedonia' saioaren udako lehen atala oso-osorik, Oriotik

Guka Telebista 2025ko abu. 8a, 09:00

Guka Telebistak atzo gauean estreinatu zuen uda giroko Gure mazedonia saioaren bigarren denboraldia. Aurreneko atalean, Orion izan da Mireia Galarza Bastida aurkezlea, eta han ibili da herritarrei galdezka Ian Ruiz kazetaria ere. Ikusi atala, oso-osorik.

Gure mazedonia saioaren bigarren denboraldia atzo estreinatu zuen Guka Telebistak, eta hemen duzue atala oso-osorik ikusgai. Uda giroko saioa izanik, udarekin zerikusia duten lanbideetan aritzen direnak elkarrizketatuko ditu Mireia Galarza Bastida aurkezleak datozen asteetan, eta aurreneko atalean Orion izan da, hangoa baita aurtengo udako lehen saioko protagonista. Ian Ruiz kazetaria, berriz, herritarrei galdezka ariko da.

Ez galdu Gure mazedonia; ostegunero, 22:00etan, Guka Telebistan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide