Guka Telebistak atzo eman zuen Dabilen harriari... saioaren 11. atala, Maria Angeles Korta protagonista zela. Zestoarrak bere bizipenak eta garai bateko kontuak berritu zituen kameren aurrean, dabilen harriari ez baitzaio goroldiorik ateratzen. Atzoko atala hemen duzue ikusgai, oso-osorik. Dabilen harriari... saioaren lehen denboraldiko azken atala da.