'Dabilen harriari...', bihar iluntzean Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko api. 7a, 11:00

Miren Odriozola azpeitiarra izango da Dabilen harriari... saioko hirugarren protagonista, bihar, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan.

Dabilen harriari goroldiorik ez zaio sortzen, eta Miren Odriozola azpeitiarrari ere ez. Argi ditu burua eta mingaina, eta garai bateko kontuak eta bizipenak kameren aurrean dotore berrituko ditu bihar iluntzean, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan, bera izango baita Dabilen harriari... saioko hirugarren protagonista.

Etzi goizetik, asteazkenetik aurrera, Gukaren webgune guztietan saioa oso-osorik egongo da ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide