Albistegia

'Bada zer' saioaren bigarren denboraldia bihartik aurrera, Guka Telebistan

Guka Telebista

Bihar, 22:00etan, Bada zer saioaren bigarren denboraldiko aurreneko atala ikusi ahal izango da Guka Telebistan, eta ostiral goizetik aurrera ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan. Lehen atal horretan, ikusmena izango da jorratuko den zentzumena, eta irudia, bi protagonistak lotuko dituen elementua. 

Haster da Bada zer telebista saioaren bigarren denboraldia. Hain zuzen ere, bihar, osteguna, 22:00etan, ikusi ahal izango da denboraldi berriko lehen atala Guka Telebistan: Bada zer ikusi: irudia. Izenburuak berak ondo dioen moduan, ikusmena izango da jorratuko den zentzumena, eta irudia, bi protagonistak lotuko dituen elementua: Iker Gozategi argazkilari oriotarra eta Xanti Rodriguez irudi sortzaile azpeitiarra.

Ostiral goizetik aurrera ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan. Hurrengo atala, berriz, bi ostegun barru, 22:00etan, Guka Telebistan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide