Amaia Urkolak irabazi du maiatzeko aldizkariko 'Non dago Gako?' jokoa

Erredakzioa 2024ko eka. 19a, 09:58

Amaia Urkola, sariarekin.

Arbela txakolin kaxa irabazi du Amaia Urkola Orio Gukako bazkideak, aldizkariaren maiatzeko zenbakian Gako pertsonaia non zegoen asmatu eta gero. 10. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa. Ekaineko saria, berriz, Ontza paperdendako liburu bat izango da. Animatu eta parte hartu!

Hilero bezala, Gukako bazkideek aukera izan dute Non dago Gako? jokoan parte hartu eta saria irabazteko. Maiatzeko aldizkarian 10. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa, eta Amaia Urkola bazkideak lortu du Arbela txakolin kaxa bat.

Ekaineko aldizkarian, berriz, Ontza liburu dendako liburu bat zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Gako pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita ostirala, ekainaren 21a, baino lehen. Bazkidearen izena eta telefono zenbakia zehaztu behar dira mezuan.

Animatu, eta parte hartu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide