'Debatik Zumaiara itsasontziz' bisita gidatua egiteko aukera dute Gukakideek

Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 15:50

Lehendabiziko ekitaldi berezia prestatu du Gukak Gukakideentzat: Debatik Zumaiara itsasontziz irteera. Gehienez, 39 lagunek har dezakete parte doako irteeran.

Gukak lehendabiziko eskaintza berezia prestatu du Gukakideentzat. Hala, Geoparkearekin elkarlanean. Gukako bazkideek Debatik Zumaiara itsasontziz bisita gidatua egiteko aukera izango dute, guztiz doan. Interesatuek izena eman besterik ez dute bisita gidatu horretan parte hartu ahal izateko. Gehienez, 39 lagunek har dezakete parte irteeran; beraz, lehenbailehen izena ematea gomendatzen da.

Flyscheko itsaslabarren edertasuna miresteko aukera eskaintzen du ordubeteko iraupena duen irteerak. 50 milioi urte baino gehiagoko historia gordetzen dute kostaldeko itsaslabarrek, 100 metro baino gehiagoko altuera duten luizi handiak ezagutzeko aukera izango da, baita Europako marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Eguna: Ekainak 22
Ordua: 17:30 – 18:30
Irteera puntua: Anes Arrinda pasealekua (pantalana), Deba

Bisita gidatuaren inguruko informazio guztia hemen.

 

Kontuan izateko ohar garrantzitsuak:

  • Abiapuntua (Deba) eta amaiera puntua (Zumaia) desberdinak dira, baina bi herriak lotzen dituen tren zerbitzua dago (15 min.) ordubetero.
  • Irteera itsasoaren egoeraren arabera egingo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko du beti Geoparkeak.

Izen-ematea

Izena eman nahi dutenek mezua bidali beharko dute bazkde@ukt.eus posta elektronikora honako datu hauek zehaztuz:

  • Bazkidearen izen-abizenak.
  • Telefonoa.
  • Bisita gidatuan parte hartuko duen pertsona kopurua.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide