Hilero bezala, Karkarako bazkideek aukera izan dute Non dago Karkara? jokoan parte hartu eta sariaren zozketan parte hartzeko. Apirileko aldizkarian 33. orrialdean zegoen ezkutatuta Karkararen iruditxoa, eta Juan Jose Erkizia bazkideak lortu du Berazadi Berri jatetxean bi lagunentzako otordua.
Maiatzeko aldizkarian, berriz, Gañeta txakolin sorta zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Karkararen irudia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita ekainaren 21a baino lehen.
Animatu, eta parte hartu!