Benito Lertxundi musikaria omendu zuten atzo iluntzean oriotarrek Karela kiroldegian Et Incarnatus orkestra sinfonikoak eta lau haur abesbatzak eskainitako kontzertuarekin. Herritarrek inoiz ahaztuko ez duten emanaldia eskaini zuten, musikari oriotarraren errepertorioko doinu ezagunenei forma emanez. Amaieran, Lertxundik hartu zuen hitza, bere ibilbidean zehar jasotako maitasuna eskertzeko.
Esteka honetan ikus daiteke Benito Lertxundi omentzeko egindako kontzertuaren kronika, baita argazki bilduma ere.