Albistegia

Mozorroz beteriko dantza ikuskizuna eskaini dute herritarrek kiroldegian

Urtzi Oteiza eta Aiora Arriola

Amaiera ederra eman zieten oriotarrek inauteriei atzo arratsaldean zehar, beraiek sortutako mozorroekin dantza emanaldiak eskaini ondoren, besteak beste. 

Eguraldia festen aurka egon zen atzoko egunean, baina hori ez zen mozorro festarik gabe gelditzeko aitzakia izan herritarrentzat. Beraien mozorroekin bat egiten zuten emanaldiak eskaini zituzten adin guztietako oriotarrek, eta karroza originalena sortu zutenen artean, hiru sari ere banatu zituzten Arkupe elkartearen eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide