Atzotik hasita, Parrilla Festan murgilduta dago Orio. Irekiera egin zuten arratsaldean, eta gero, afalorduan, sasoiko arrainen pintxo potea egin zuten hainbat herritarrek plazan. Besteak beste, zapoa eta lupia dastatu zituzten oriotarrek, herriko hainbat parrillerok prestatuta.
Gaur eta bihar ere parrillako txingarrak Orioko Plaza hartuko du, eta bestelako ekintzak ere izango dira herrian. Gaur goizean, adibidez, Mutiozabal ontziolan ate irekiak eta tailerrak izan dira gaztetxoentzat. Eguerdian, aldiz, herritarrek plazan bazkalduko dute, kasu honetan, arraina beraiek ekarrita etxetik. Dena dela, parrilleroen laguntza ere izango dute.
Igandean, bestalde, hegaluzea poteratzeko erakustaldia eta marmitakoa izango dira protagonistak.