Albistegia

Orioko zaleak, Kontxarako gogotsu

Onintza Lete Arrieta eta Gorka Eizagirre 2025ko ira. 3a, 13:00

Kontxako Banderara sailkatzeko estropadak jokatuko dituzte traineruek gaur eta bihar, eta igande honetan eta hurrengoan izango dira estropadak. Orion ilusio berezia dago aurtengoan, gizonek dagoeneko liga eskuratu dutelako, eta emakumeek ere badakitelako zer den estropadak irabaztea. Guka kalera atera da herritarren iritziak biltzera.

Arraun zaleentzat urteko hitzordu garrantzitsuena iritsi da, gaur hasi eta hurrengo asteko igandera arte, Kontxako Banderaren inguruan ibiliko baitira lehian traineruak, aurrena Kontxarako sailkatzeko, eta gero, Kontxan lehiatzeko.

Kontxaren bezperan, nola daude herriko arraun zaleak? Guka kalera atera da haietako batzuen iritziak biltzeko. 

Bideoan ikus daitekeenez, urduritasunarekin batera ilusioa da nagusi, eta animo mezuak ere badituzte Orio Arraunketa Elkarteko neska-mutilentzat. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide