Izarpean ospatu dute Orioko gizonezkoen bi ontzien harrera

Aiora Arriola 2025ko abu. 12a, 09:56

Orioko gizonen lehen bi taldeetako arraulariak udaletxean. (Utzitakoa)

Joan zen asteburuan lehen taldeko arraunlariek bi estropada irabazi zituzten Galizian, eta gizonen bigarren taldekoek Bizkaian eskuratu zuten bandera. Arraunlariek Galiziatik itzultzeko denbora behar zutelako, ohi baino beranduago egin zieten harrera.

Hiru bandera eskuetan dituztela itzuli dira asteburuan etxera Orioko gizonezkoen bi talde nagusiak, eta herritarrek harrera paregabea egin zieten igande gauean.

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jardunaldiak Galiziako uretan jokatu zituzten, baina mutilek bakarrik lortu zuen gainerako traineruei aurre egitea; izan ere, gutxigatik bada ere, neskek bandera galdu egin zuten. KAE2 ligako Orio B taldeak, berriz, Bizkaian jokatu zuen estropada, eta horiek ere irabazi egin zuten.

Lortutako balentriak tarteko, igandean, herritarrek harrera paregabea egin zieten Orioko gizonezkoen bi ontzietako kideei. Ohiko ordutegitik kanpo egin zuten, ordea, harrera; bi ordu beranduago, 22:00 aldera, arraunlariek Galiziatik itzultzeko denbora behar izan baitzuten. Harrera desberdina izan arren, ilunpean bada ere, gau giro ederra sortu zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide