Garaipen bat bestearen atzetik Orioko arraunlarientzat

Julene Sorarrain

Harrera beroa jaso zuten atzo iluntzean Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bi taldeek, asteburuan erakutsitako maila bikainagatik. 

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek bolada ezinhobean jarraitzen dute. Izan ere, erakustaldi ederra eman zuten atzokoan mirotzek Eusko Label ligan, Petronor Bandera irabazita. 

Bestalde, gizonezkoen bigarren taldeak ere martxa onean jarraitzen du. Atzo Burdinola Bandera izan zuten jokoan KAE 2 mailan, eta aise irabazi zuen beste behin.

Herriko plazan izan zituzten zain familiartekoak eta jarraitzaileak, asteburuko lan bikaina txalotzeko eta garaipena elkarrekin ospatzeko.

Argazkiak: Joxe Mari Olasagasti.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide