San Nikolas eguna da gaur, eta herritarrak festa betean dira. Jaiak atzo iluntzean hasi ziren, ordea, udaletxeko balkoitik botatako txupinazoarekin. Aurten Orioko Erraldoien konpartsak izan du jaiei hasiera emateko ohorea, eta Guka Telebista beraiekin izan zen, baita Anuska Esnal alkatearekin, Burrunba txarangakoekin eta, nola ez, herritarrekin ere βSan Nikolas bezperako argazki bilduma hemen dago ikusgaiβ.
Festek igandera arte iraungo dute, eta hemen ikus daiteke sanikolasetako egitaraua, osorik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!