San Nikolas jaiak 2024

Gaur lehertuko da festen txupina Orion

Julene Sorarrain 2024ko abe. 5a, 08:30

Iazko San Nikolas jaietako txupinazoa. (Guka)

Gaur hasiko dituzte San Nikolas jaiak Orion, eta jai batzordeak egitarau biribila prestatu du herritarrak jai giroan murgiltzeko. Ez dira faltako erromeriak, kirol ekintzak, haurrentzako jolasak eta aurtengo jaietako omenduak, Pello eta Nikolasa erraldoiak.

Abenduak 5etik 8ra bitartean, herria festa giroan murgilduta egongo da, eta jai-batzordeak  prestatutako egitarauari esker, hainbat ospakizun izango dira adin guztietako herritarrei zuzenduta.

Gainera, festen harira, autobus zerbitzua indartuko du Lurraldebusek hurrengo egunetan. Aian, 22:30ean eta 23:30ean aterako dira autobusak Oriorantz, eta ordu laurdenean iritsiko dira. Geltoki bakarra egongo da Orion: Euskotreneko geltokia. Oriotik Aiara, berriz, 23:00etan, 00:00etan, 02:00etan, 03:00etan eta 05:00etan aterako dira.

Egitaraua

Abenduak 5, osteguna: San Nikolas bezpera

  • 10:30-12:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
  • 18:30. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eskolako txistulariekin.
  • 19:30. Burrunba elektrotxaranga. Ibilbidea: Endaia plaza, tabernen inguruan buelta egin eta Herriko Plazara.
  • 20:00. Festen hasierako txupinazoa, Orioko Erraldoien konpartsaren eskutik, eta txosnen irekiera. Segidan, Burrunba elektrotxarangarekin festa, plazan.
  • 20:30. Erromeria, plazan, Bide Batez taldearekin.
  • 23:00. Erromeria: Bide Batez.
  • 02:00. Fisher DJa, txosnetan.
  • 03:30. Xanta DJa, txosnetan.

Abenduak 6, ostirala: San Nikolas eguna

  • 10:00. VI. Kamel Ziani krosa, Muntoko pasealekuaren ondoko parkean, Orioko Atletismo Taldeak antolatuta.
  • 11:00. Meza nagusia, Salatxo abesbatzak kantatuta.
  • 11:00. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat jolasak, ikastolako pergolan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
  • 11:00. Herriko txaranga, kalez kale.
  • 12:00. Dantzari txikien dantza sueltoko txapelketa, plazan, Harribilek antolatuta.
  • 17:00. Pilota partidak, Orioko Euskal Pilota Klubak antolatuta. III. Imanol Ibarguren Memorialeko infantil mailako binakako bi final: lehena, lehen mailakoa, eta bigarrena, bigarren mailakoa. Ondoren, afizionatu mailako partidak. Emakumeak: Laia Salsamendi - Nora Mendizabal vs Miren Larrarte - Miriam Arrillaga. Gizonak: Oinatz Bengoetxea - Aratz Irazustabarrena vs Lorenz Orbegozo - Unai Albeniz.
  • 18:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua, plazan. Ondoren, San Nikolas festetako omenezko ekitaldia. Aurtengo omenduak: Orioko Erraldoien konpartsa.
  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa DBHko gaztetxoentzat, ikastolako pergolan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
  • 19:30. Matraka elektrotxaranga, kalez kale.
  • 22:00. Bertso saioa Karelan, Errikotxiak antolatuta. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Aitor Ruiz eta Xabat Illarregi. Gai jartzailea: Xabier Sukia.
  • 23:30. Akaleia eta Bananas taldeen kontzertuak, plazan.

Abenduak 7, larunbata: San Nikolas bigarrena

  • 11:00. Herri kirolak haurrentzat, plazan, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.
  • 11:30. Pintxo dastaketa, plazan, Orioko Herri Ikastolako ikasleek antolatuta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia. Emakumezko kintopekoen harri jasotze txapelketa: Goizeder Abendibar, Naroa Arruti, Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga eta Udane Ostolaza.
  • 14:30. Herri bazkaria, Karelan. Izena eman duten arduradunek 10:00etan egon behar dute kiroldegian, muntaiarekin laguntzeko.
  • 18:00. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eskolako trikitilari eta pandero jotzaileekin.
  • 19:00. Joselontxos txaranga, kalez kale.
  • 23:00. Erromeria, plazan, Gozategi taldearekin.
  • Ondoren. DJ Bon.

Abenduak 8, igandea: San Nikolas hirugarrena

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia.
  • 10:00. 3x3 saskibaloi festa, Karelan, Orioko Herri Ikastolak eta Zastek antolatuta.
  • 11:00. Haurrentzat ikuskizuna, plazan: Ekain pailazoa.
  • 12:00. Talo jana plazan, Zaragueta herri Eskolak antolatuta.
  • 16:00. Mus txapelketa Arraunetxen, Orioko muslari talde batek antolatuta. Izen ematea egunean bertan, 15:00etatik 16:00etara.
  • 17:00. Kalejira Pello eta Nikolasarekin, buruhandiekin eta Danbolin eskolako trikitilari eta pandero jotzaileekin.
  • 18:00. Goxua'n salsa taldearen kontzertua, plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide