Erria txikota!

Pauso bat auzolanean

Karkara 2014ko ira. 2a, 14:40

Goienetxe Fundazioak adimen urritasuna duten pertsona helduekin egiten du lan, eta fundazioak Kilometroak 2014 Jaiaren antolakuntza lanetan laguntzeko konpromisoa hartu du

Urrats berri bat eman du Kilometroak Jaiak auzolanaren eta partaidetzaren alorrean. Donostiako Goienetxe Fundazioarekin bat egin du Erria txikota! aldarriakin. Adimen urritasuna duten pertsona helduekin egiten du lan fundazioa, eta zehazki Berio Garagunean dabiltzan sei lagunek hartuko dute parte Kilometroakeko antolakuntza lanetan.

Mertxe euskalzalea da, eta jaiak eta musika oso gogoko ditu. Gustavo eta Xabiri ibilaldi luzeak egitea gustatzen zaie; eta Loli, beste Mertxe eta Iosuk asko disfrutatzen dute ibilaldiak egiten, euskara mintzatzen, pertsonak laguntzen, jaietan parte hartzen... azaldu dute antolakuntzakoek eta gaineratu dute Uxue Garaguneko langilea da, eta gustura ari da sei pertsona hauek laguntzen inklusioa, aniztasuna, auzolana eta herri partaidetza aktiboa egunerokotasunean aldarrikatuz.

            

Kilometroak ekimenak zeharo batzen ditu ezaugarri horiek guztiak, eta horregatik ari da Goienetxea Fundazioa Kilometroak jaiaren antolakuntzan laguntzen, izan ere, fundazioaren helburua pertsonak hauek beren interes eta laguntza beharraren arabera gizarteari ekarpenak egitea da. Gainerako pertsonekin erlazionatzea eta pertsonak laguntzea da xedea, elkarlana sustatzen eta sare berria sortzen; laguntza jasotzeaz gain, laguntza ematea du helburu.

Urriaren 5ean egingo den festari begira Goienetxea Fundazioko sei pertsona arituko dira lanean, Kilometroakeko antolakuntzarekin adostutako lankidetzaren baitan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide