Erria txikota!

Erria txikota! aldizkariaren lehen alea kalean da!

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak14Orio 2014ko eka. 13a, 12:05

Orioko etxe guztietara eta Gipuzkoako ikastoletara bidali da. Halaber, sarean ere zintzilikatu dugu http://www.kilometroak.net/aldizkaria-kmk2014 helbidean.

Erria txikota! aldizkariaren lehen alea kalean da!

Ekainean, ikasturte amaieran kaleratu da; zehazki, 25.000 ale, Gipuzkoa osoko ikastoletara banatzeko asmoz. Gainera, Orioko etxe guztietara bidali da.

Lehenengo aleak jaiaren antolakuntzako ekimenenik garrantzitsuenen eta Orioko Herri Ikastolaren barne dinamikari buruzko hainbat arlo jasotzen ditu.

Bigarren alea, berriz, irailean, ikasturte berriarekin batera emango da argitara.

Aldizkaria ikusgai daukazue hemen

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide