Erria txikota!

Ikastola eta Arraun Elkartearen arteko hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak14Orio 2014ko eka. 17a, 10:59

Ikastolaren eta Arraun Elkartearen hitzarmena sinatu dute, elkarlanean hainbat dinamika aurrera eramateko asmotan

Orioko Herri Ikastolak eta Orioko Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu dute Kilometroak Jaiaren harira. Bi erakundeek euskararen normalizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu dute eta 2014ko urriaren 5a bitartean elkarlanean hainbat dinamika aurrera eramateko asmoa dute.

  

Udaberrian elkarteko lehendakari Ibon Huegun Bengoetxeak eta Orioko Herri Ikastolakolehendakari Gemma Etxabe Eizmendik hitzarmena sinatu zuten, bi erakundeen arteko lankidetza bideratzeko. Euskal Herrian nahiz nazioartean arrauna Orio herriaren identitate ikur denez eta itsas ondareareak garrantzia handia duenez, bi alderdiei garrantzitsua iruditu zaie lankidetza abiatzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide