Euskal Itsas Museoak eta Donostiako Aquariumek 1925eko Kontxako Estropadaren ondare kulturala eta historikoa jaso dute elkarlanean, duela ehun urteko estropadei lotutako zenbait jarduera antolatuta.
Jarduera horien artean, 1925ean Orioko eskifaiak Antonio Maria Uranga patroi zuela irabazitako bandera jarri dute ikusgai, Aquariumeko sarreran. Orio Arraunketa Elkarteak, atzoko garaipena aprobetxatuz, mende batek lotutako bi banderak elkartu ditu argazkia ateratzeko.
Aurtengo bandera etxera eraman zuten arraunlariek, klubean eskegitzeko. 1925eko bandera, ordea, bihar arte egongo da ikusgai Aquariumen.