Euskadi Irratiko Bat-Bikoa saio berriko bigarren atalean Joxe Ramon eta Andoni Iruretagoiena, Izeta II.a eta Izeta VI.a osaba-iloba aiarrak izan dituzte protagonista.
Herri kirolak eta belaunaldien arteko ezberdintasunak eta parekotasunak izan dituzte hizpide haien artean. Besteak beste, harri-jasotzen aritzeko ez zuela balio aitortu dio osabak ilobari.